Ostirala bitartean eman ahal izango da Pazko Asteko ekintzetarako izena

Julene Frantzesena 2022ko mar. 28a, 10:28

Ume batzuk Sanjuandegin jolasean.

Apirilaren 19an, 20an, 21ean eta 22an izango dira ekintzak, eta ostirala izango da horietan izena emateko azken eguna. Haur Hezkuntzako 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko umeek parte hartu ahal izango dute ekintzetan.

Azpeitiko Udalak haurrei eta gaztetxoei zuzendutako ekintzak antolatu ditu Pazko Asterako. Apirilaren 19an, 20an, 21ean eta 22an izango dira ekintza horiek, eta dagoeneko eman daiteke horietarako izena. Hain zuzen ere, apirilaren 1ean, ostiralez, bukatuko da horretarako epea.

Adinaren arabera, ekintza desberdinak egingo dituzte lau egun horietan, eta Haur Hezkuntzako 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko umeek eman ahal izango dute horietan izena, hamabost euro ordainduta. Egunpasak, esaterako, Basondora eta Arrikrutz kobetara egingo dituzte.

Ekintza ia guztiak goizetan izango dira, nahiz eta egunpasa bat ere egingo duten egun horietan. Izena online ematea gomendatu dute ekintzen sustatzaileek, baina horretarako arazoak dituztenek Gazte Informazio Bulegora jo dezake, Sindikatu Zaharreko 1. solairura joanda, hara deitu (943-15 71 60) edo mezu elektroniko bat idatzita (gib@azpeitia.eus).

Gaztelekuaren Aste Santu eta Pazko Asteko funtzionamenduaren berri aurrerago emango dutela adierazi dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide