Hegaztientzat jantokiak egiteko tailerra izango da igandean Ekoetxean

Julene Frantzesena 2022ko mar. 28a, 10:46

6 eta 12 urteko umeei nahiz haien familiei zuzendutako ekintza 11:00etatik 12:30era bitartean egingo dute. Dagoeneko zabalik da saiorako izena emateko epea; aurrez izena eman behar da.

Hegaztientzako jantokiak egiteko tailerra izango da igandean, apirilak 3, Ekoetxean. 6 eta 12 urteko umeei nahiz haien familiei zuzendutako ekintza 11:00etatik 12:30era bitartean egingo dute, eta derrigorra izango da aurrez izena ematea info.azpeitia@ekoetxea.eus helbide elektronikora idatzita edo 943-81 24 48 telefonora deituta. Izan ere, plazak mugatuak izango dira. 

Materiala birziklatuta eraikiko dituzte hegaztientzako jantokiak. Dena den, saioaren hasieran, hegaztien ezaugarriak landuko dituzte, eta ondoren, jantokiez nahiz horiek duten erabileran ariko dira hizketan. Ondoren, erabilitako askotariko materialekin egingo dituzte jantokiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide