Ostegunean izango da martxoko odol ateraldia

Julene Frantzesena 2022ko mar. 29a, 08:03

Soreasuko tunelean dago Parrokiaren lokalera sarrera.

17:00etatik 21:00etara aterako dute odola Parrokiaren Soreasuko lokalean. Hara joateko asmoa dutenek, aurrez hartu beharko dute txanda, 08:30etik 13:00etara 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Hileko azken asteazkenetan izan ohi da odola emateko aukera Azpeitian, baina hil honetan, martxoan, ostegunez egingo dute. Azpeitiko Odol Emaileen elkarteak azaldu duenez, martxoaren 31n, ostegunez, izango da hileko ateraldia, 17:00etatik 21:00etara bitartean, Parrokiak Soreasun duen lokalean.

Odola eman nahi duten herritarrek, baina, hitzordua hartzeko izena eman beharko dute aurrez. Ostegunean bertan eskatu beharko dituzte horiek hitzorduak, 08:30etik 13:00etara 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide