Petritegi sagardotegira irteera antolatu du Baigera jubilatuen elkarteak

Ihintza Elustondo 2022ko mar. 28a, 15:30

Petritegi sagardotegia. (Argazkia: Petritegi)

Apirilaren 21ean, ostegunez, egingo dute txangoa. Dagoeneko zabalik da izena emateko epea.

Baigera jubilatuen elkarteak irteera antolatu du Petritegi sagardotegira. Apirilaren 21ean, osteguna, egingo dute txangoa. Ohiko moduan, San Martin egoitzaren paretik abiatuko dira, 08:30ean. Donostian pasatuko dute goiza, eta eguerdi aldera Astigarragara (Gipuzkoa) joango dira. 13:00 inguruan Petritegira joango dira, eta han bazkalduko dute. Dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea, eta interesa dutenek Baigeraren bulegoan eman behar dute izena. 35 euroko prezioa du ibilaldiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide