Sarrera gutxi batzuk gelditzen dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldietarako

Ihintza Elustondo 2022ko mar. 28a, 16:30

Pailazoek Kuikui ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte larunbatean, Soreasu antzokian: bat 16:00etan eta bestea 18:30ean. 8,5 eurotan eskura daitezke sarrerak, Kulturazen webgunean. 

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Kuikui ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte larunbatean, Soreasu antzokian. Urtero legez, Uztaro haurreskolak antolatu ditu saioak, Kulturaz kooperatibaren laguntzarekin; aurreneko emanaldia 16:00etan izango da, eta 18:30ean, bigarrena. Sarrera gehienak saldu dituzte dagoeneko, baina oraindik gelditzen dira gutxi batzuk. Honako lotura honetan eros daitezke 16:00etarako sarrerak, eta honako honetan, berriz, 18:30eko emanaldirakoak. 8,5 euroko prezioa du sarrera bakoitzak.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizun berria da Kuikui, eta euskara du ardatz. "Aitor eta Mariren hizkuntza zaharrari arnas bideak topatze aldera, euskararen gaiari eutsi nahi izan diogu aurtengoan", azaldu dute pailazoek. Abenduan estreinatu zuten lana, eta orduz geroztik, herriz herri ari dira hori taularatzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide