Askotariko musika estiloak, asteburu berean

Julene Frantzesena 2022ko mar. 29a, 08:41

Oiasso Kamerata taldea.

Ostiralean Huts eta Desakato taldeen emanaldiak izango dira Sanagustinen, eta zapatuan, berriz, Anna Andreurena. Igandean Oiasso Kamerata taldeak soka kontzertua eskainiko du Soreasu antzokian. Oraindik ere eskura daitezke emanaldietarako sarrerak.

Kulturaz kooperatibak antolatutako ekitaldiek ez dute etenik, eta horren erakusle izango da datorren asteburua ere. Izan ere, hiru kontzertu, behintzat, izango dira herrian ostiraletik igandera bitartean. Gainera, askotariko estiloak eramango dituzte talde horiek agertokietara.

Ostiralean, Huts eta Desakato taldeen kontzertuak izango dira 21:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. La miel de las flores muertas lana aurkeztuko du Desakato Asturiasko taldeak. Haren aurretik izango da oholtzan Huts taldea. Emanaldietarako sarrerak salgai daude Kulturaz.eus webgunean, hamabost eurotan.

Zapatuan, berriz, Anna Andreuren txanda izango da. Kataluniako musikariak La Mida diskoa aurkeztuko du (20:00), Sanagustin kulturgunean. Sarrera doakoa izango da.

Igandean guztiz bestelako kontzertu bat izango da. Oiasso Kamerata taldeak soka kontzertua eskainiko du 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Bi zati izango ditu kontzertuak, eta musikariek hainbat abesti eskainiko dituzte. Honako lotura honetan eskura daitezke sarrerak, hamar euroren trukean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide