Gipuzkoako 51. Hiru Txirlo bola joko txapelketako saioa izango da zapatuan Garmendipen

Julene Frantzesena 2022ko mar. 30a, 08:04

Garmendipeko bolatokia.

80 bolari inguruk parte hartuko dute Garmendipeko bolatokian 17:00etan hasita egingo duten jaurtialdian. Txapelketaren 51. edizioa joan zen asteburuan hasi zuten, eta Azpeitikoa bigarren jardunaldia izango da.

Bi urteko etenaren ostean, martxan da Gipuzkoako 51. Hiru Txirlo bola joko txapelketa, eta larunbatean, Azpeitian jokatuko dute bigarren jardunaldia. 80 bolari inguruk parte hartuko dute Garmendipeko bolatokian egingo duten jaurtialdian. 17:00etan hasita egingo dute saioa.

Datozen jardunaldiak Elgetan, Elgoibarren, Itziarren, Leintz-Gatzagan, Eibarren, Aretxabaletan nahiz Bergaran izango dira. Finalak Azkoitiko Floreaga auzoan jokatuko dituzte, ekainaren 4an, eta Lehendakari Saria, berriz, Soraluzen jokatuko dute ekainaren 11n.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide