Azpeitiko Argazki Elkarteko kideen irudiak, Sanagustinen ikusgai

Maialen Etxaniz 2022ko mar. 28a, 19:05

Azpeitiko Argazki Elkarteko kideen irudiak jarri dituzte zintzilik Sanagustin kulturguneko hormetan, eta bertan izango dira ikusgai apirilaren 11 bitartean. 

Azpeitiko Argazki Elkartearen argazki kolektiboa izeneko erakusketa jarri dute ikusgai Sanagustin kulturgunean. Elkarteko kideek ateratako askotariko argazkiak jarri dituzte zintzilik kulturguneko hormetan. Paisaiak eta erretratuak ikus daitezke batez ere irudiotan. Joan zen astean ireki zuten erakusketa, eta apirilaren 11 bitartean egongo da ikusgai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide