Arroite eta Manitu musika taldeek girotu dute Gaztetxea Errakiren erresistentzia kutxaren alde

Maialen Etxaniz 2022ko mar. 28a, 20:32

Errakiren erresistentzia kutxaren aldeko kontzertuak izan ziren zapatuan Azpeitiko Gaztetxean, Indarrak batuz erresistentzia kanpainaren barruan. Azpeitiko Arroite eta Zestoako Manitu taldeak igo ziren oholtzara. 

Erraki langile kontrolpeko espazioen babes sarearen erresistentzia kutxaren aldeko jaialdia izan zen zapatuan Azpeitiko Gaztetxean. Indarrak batuz erresistentzia leloarekin herriz herri egiten ari diren elkartasun jaialdi sortaren bosgarrena izan zen larunbatekoa, eta Azpeitiko Gaztetxeak antolatuta, jolasak eta kontzertuak izan ziren. Azpeitiko Arroite musika taldea izan zen oholtzara igotzen aurrena, 22:30ean, eta haren atzetik eskaini zuten kontzertua Zestoako Manitu taldeko musikariek. 

Erresistentzia kutxaren aldeko beste bi jaialdi izango dira eskualdean datozen asteetan, apirilaren 16an Zestoan eta maiatzaren 28an Esklabetan. 

(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea) 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide