Zozketa

Asteburuko kontzertuetarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2022ko mar. 29a, 10:35

Ostiralean Huts eta Desakato taldeen emanaldiak izango dira Sanagustinen, eta igandean Oiasso Kamerata taldeak soka kontzertua eskainiko du Soreasu antzokian. Zozketan parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Ostiralean, Huts eta Desakato taldeen kontzertuak izango dira 21:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. Igandean, berriz, Oiasso Kamerata taldeak soka kontzertua eskainiko du 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Bi zati izango ditu kontzertuak, eta musikariek hainbat abesti eskainiko dituzte.

Uztarria Komunikazio Taldeak bi emanaldietarako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Ostiraleko kontzerturako sarreren zozketan parte hartu nahi dutenek, hemen egin beharko dute. Aldiz, igandeko emanaldirako zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan egin beharko dute.

Zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Uztarriak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide