Zapatuan itxiko dute Sorkuntza Beketara proiektuak aurkezteko epea

Maialen Etxaniz 2022ko mar. 29a, 13:15

2021eko Sorkuntza Beken irabazleak artxiboko irudi batean. (Maialen Etxaniz)

Aurten ere 20.000 euro banatuko dituzte udalak eta Kulturazek sortzaile gazteei eta berrie zuzendutako laguntzetan, 12.000 sorkuntza proiektuak bultzatzeko, eta beste 8.000 Dinamoan bi egonaldi laguntzeko.

Sortzaile gazteei eta berriei zuzendutako sorkuntza beken 2022ko deialdia azken txanpan sartu da, eta larunbatean itxiko dute beketara proiektuak aurkezteko epea. Musika, pintura, eskultura, literatura, antzerkia, zinema, komikia, soinua, ikus-entzunezkoak, konposizio digitala, dantza... Askotariko kultur adierazpideei lotutako proiektuak aurkez daitezke sorkuntza beketara.Oinarriak, eskaera orria eta beken deialdiarekin lotutako gainerakoak azpeitia.eus webgunean daude eskuragarri.

Zazpigarren aldia beteko du aurten Azpeitiko Udalak eta Kulturaz kooperatibak antolatutako deialdiak, eta aurreko urtean bezala, aurten ere 20.000 euro banatuko dituzte guztira Azpeitiko sorkuntza bekek: 12.000 euro sorkuntza proiektuak bultzatzeko, eta 8.000 euro Dinamoan bi sormen egonaldi laguntzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide