'Genero Disidentziak Zk' hitzaldia izango da asteazkenean, Basazabalen

Ihintza Elustondo 2022ko api. 3a, 10:30

IƱigo Etxezarreta Toca. (Argazkia: Dani Blanco / Argia)

Iñigo Etxezarreta Toca izango da hizlaria, eta 18:30ean hasiko da saioa. Solasaldian, generoa ezbaian jarriko dute eta bestelako forma batzuk izango dituzte hizpide. 

Emakumeen Txokoak eta Azpeitiko Udalak antolatuta, Genero Disidentziak Zk hitzaldia izango da apirilaren 6an, asteazkena, Basazabal jauregian. Iñigo Etxezarreta Toca izango da hizlaria, eta 18:30ean hasiko da saioa. Solasaldian, generoa ezbaian jarriko dute eta bestelako forma batzuk izango dituzte hizpide. "Bereziki maskulinitatean jarriko dugu arreta; izan ere, maskulinitatea edozein izanik ere, alternatiba ez bada, orduan zer?", azaldu dute antolatzaileek. Identitateaz, kategorizazioaz, performanceaz eta aliantzez arituko dira solasean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide