22. Korrikako Azpeitiko kilometroen zozketa egingo dute bihar

Julene Frantzesena 2022ko mar. 29a, 12:29

2019ko Korrikaren irudia.

18:45erako jarri dute hitzordua Sindikatu Zaharrean, eta kilometroak erosi dituzten taldeek nahiz eragileek aukera dute zozketara joateko. Azpeitian 23 kilometro zati egingo ditu aurtengo Korrikak, eta horietan 41 eragiletako ordezkariek eramango dute lekukoa.

Bihar, asteazkena, egingo du Azpeitiko Korrika Batzordeak 22. Korrikak herritik igarotzean egingo dituen kilometroen zozketa. 18:45erako jarri dute hitzordua Sindikatu Zaharrean, eta kilometroak erosi dituzten taldeek nahiz eragileek aukera dute zozketara joateko.

Urtero legez, lekukoarekin korrika egiteko tarteak zozkatzeaz gain, ibilbidearen nondik norakoak azalduko dituzte batzarrean. Azpeitian 23 kilometro zati egingo ditu aurtengo Korrikak, eta horietan 41 eragiletako ordezkariek eramango dute lekukoa.

Honako eragile hauek erosi dute kilometroa edo haren erdia Azpeitian:

  • LAB sindikatua
  • Zezenbeltz elkartea
  • Azpeitiko EAJ
  • Kulturaz kooperatiba
  • Irurena Group
  • Elkar-Ekin taldea
  • Sammic
  • Azpeitiko Udala
  • Imara
  • Bertan merkatari elkartea
  • Tienda Azul
  • Ikasberri kirol elkartea
  • Iraurgi Saskibaloia
  • Erniarraitz bertsozale elkartea
  • Azpeitiko Gure Esku
  • Baigera jubilatu eta pentsiodunen elkartea
  • Urola Erdiko Atzegi
  • Center Point akademia
  • Sarralle
  • Kontxi arraindegia
  • Azpeitiko Udala
  • Oilo Soro elkartea
  • Bieleko langileak
  • Azpeitiko Ernai
  • Gazte Altxa
  • Izarraitz igeri elkartea
  • Zokorrika
  • Azpeitiko EH Bildu
  • Sokaitz eskalada taldea
  • Urola Ikastola eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai
  • Iraurgi Ikastetxea
  • Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastola
  • Elikagunea
  • Uztarria Komunikazio Taldea
  • Gipuzkoako Urak
  • Kimu Bat
  • Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleak
  • Azpeitiko Ikastola Ikasberri
  • Azpeitiko Ikastola Ikasberriko langileak
  • Kilometro Urdina
  • Loiolatxo

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide