Promozio Mailako Buruz Buruko Txapelketako final laurdenak jokatuko dituzte bi azpeitiarrek, gutxienez

Ihintza Elustondo 2022ko mar. 29a, 12:13

Promozio Mailako Buruz Buruko Txapelketan parte hartuko duten pilotariak. (Aspe)

Egiguren V.ak Larrazabal izango du aurkari lehen kanporaketan, eta Alberdi II.ak Zabala. Jon Alberdik Bakaikoaren aurkako partida irabazi beharko du final laurdenetara sailkatzeko.

Promozio Mailako Buruz Buruko Pilota Txapelketaren aurkezpena egin dute gaur, asteartea, Portugaleteko Bizkaia zubian (Bizkaia). Bertan izan dira txapelketan parte hartuko duten zazpi pilotariak: Egiguren V.a eta Alberdi II.a azpeitiarrak, Larrazabal, Zabala, Elordi, Salaberria eta Zubizarreta III.a. Horiez gain, erabakitzeko dago zein izango den zortzigarren lehiakidea: Jon Alberdi azpeitiarraren eta Bakaikoaren arteko kanporaketa irabazten duenak egingo du aurrera.

Egiguren V.ak larunbatean, apirilaren 2an, jokatuko du neurketa, Larrazabalen aurka, Amurrion (Araba). Zabalak eta Alberdi II.ak ere egun berean neurtuko dituzte indarrak, Albeldan (Huesca, Espainia). Elordik eta Salaberriak, berriz, apirilaren 8an, ostiralez, jokatuko dute partida, Irurtzunen (Nafarroa), eta hurrengo egunean, Zubizarreta III.ak eta Alberdik edo Bakaikoak, Iruñean.

Final laurdenetako liga horretatik aurrera egiten dutenek maiatzaren 7an jokatuko dituzte finalaurrekoak, eta finala, berriz, maiatzaren 21ean izango da, Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide