Apirileko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Urola ibaiaren garbiketa

Maialen Etxaniz 2022ko mar. 30a, 21:00

Datozen egunetan hasiko da Uztarria apirileko aldizkariaren zenbakia etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko gaiak landu ditu komunikazio taldeak, eta horien artean, Urola Bizirik natur taldeak eta Azpeitiko Udalak sustatutako Urola ibaiaren garbiketaren argazki erreportajea plazaratu du. Honako bideo hau aldizkariaren aurrerapen txiki bat da. 

Hamabost egun inguruz aritu dira Urola ibaia garbitzeko lanetan Txukun garbiketa enpresako hamar lagun. Urola ibaiaren egoeraz kezkatuta sustatu dute egitasmoa Azpeitiko Udalak eta Urola Bizirikek, eta garbiketa huts bat izatetik urrun, herritarren kontzientziak astintzeko balioko duen ekimena izatea espero dute. Bi eragileek, beren aldetik, horretarako baliabideak jarriko dituzte. Datozen asteetan jakinaraziko dituzte garbiketan bildutako hondakin kopuruen emaitzak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide