Peio Monteanoren hitzaldiarekin, amaitu dituzte Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatutako saioak

Ihintza Elustondo 2022ko mar. 31a, 08:45

(Argazkia: Urolakoen Nafar Zuzterrak)

Amaiur 1522 Nafarroako azken bastioia izenburupean solasaldia eman du Azoka Plazan Peio Monteanok. Apirilaren 30ean gazteei entzuteko saio berezia egitekoak ziren, baina atzeratu egin dute.

Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatutako hitzaldi saioaren barruko azken solasaldia izan zen atzo Azoka Plazako aretoan. Zehazki, Amaiur 1522 Nafarroako azken bastioia izenburupean aritu zen Peio Monteano. Hainbat lagun elkartu ziren, 19:00etan hasita, haren saioa entzutera. Berez, apirilaren 30ean, gazteei entzuteko saio berezia egitekoak ziren, baina antolatzaileek jakinarazi dutenez, atzeratu egin dute hori. Horrenbestez, oraingoz amaitu dituzte saioak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide