Itxi dute oinarrizko argazkigintza ikastaroan izena emateko epea

Julene Frantzesena 2022ko mar. 31a, 09:06

Dagoeneko osatu da partaide kopurua, Azpeitiko Argazki Elkarteak adierazi duenez. Apiriletik ekainera bitartean izango dira saioak; zortzi guztira.

Azpeitiko Argazki Elkarteak oinarrizko argazkigintza ikastaroa antolatu du apiriletik ekainera bitarterako, eta dagoeneko osatu da partaide kopurua. Horrenbestez, itxi dute izena emateko epea.

Apirilaren 27an, maiatzaren 4an, 11n, 18an eta 25ean, eta ekainaren 1ean, 8an eta 15ean izango dira ikastaroaren saioak, zortzi guztira. Ordu eta erdiko saioak izango dira, 20:00etatik 21:30era, eta elkartearen egoitzan emango dituzte, Soreasuko Dinamoa sormen gunearen lehen solairuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide