22. Korrikaren hasiera ekitaldia, zuzenean

UKT 2022ko martxoaren 31

Gaur hasiko da 22. Korrika Amurrion, eta irekiera ekitaldian zuzeneko saio berezia egingo dute ETBk, Hamaika Telebistak, Berriak, Goienak eta Kanaldudek, eta bertan parte hartuko du Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) ere. Mireia Galarza UKTko kazetaria Amurrion dago, eta Korrikarekin lotutako hainbat lagun elkarrizketatuko du. Ikusi hemen irekiera ekitaldia, zuzenean. 

Zuzeneko saioa ikusteko aukera izango da UKTko tokiko webgune guztietan –Baleike, Karkara, Maxixatzen, Uztarria eta Zarauzko Hitza– Urola Kostako Hitzan eta Erlo Telebistan, 15:30ean hasita. Mireia Galarza UKTko kazetariak Korrikarekin lotutako hainbat lagun elkarrizketatuko du, Amurriotik, zuzen-zuzenean.

Hurrengo ostiralean, apirilaren 8an, iritsiko da 22. Korrika eskualdera. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide