Uztarria Komunikazio Taldearen erredakzioa bisitatu dute gaur, osteguna, Iraurgi Ikastetxeko DBHko hirugarren mailako hainbat ikaslek. Kazetaritzaren inguruko saioak egin dituzte ikastetxean, eta Azpeitiko komunikabidearen jarduna bertatik bertara ezagutu nahi izan dute. Hori dela eta, Uztarriako kideek proiektuaren gaineko azalpenak eman dizkiete, eta ikasleek kazetariekin solasean aritzeko aukera izan dute.