Zozketa

Zozkatu ditu Uztarriak asteburuko kontzertuetarako sarrerak

Uztarria.eus 2022ko mar. 31a, 15:11

Bihar, ostirala, 21:30ean hasiko da Desakato eta Huts taldeen kontzertua Sanagustin kulturgunean, eta igandean Oiasso Kamerataren emanaldia izango da 19:00etan, Soreasu antzokian. Uztarriak Kulturazek emandako sarrerak zozkatu ditu bazkideen artean.

Uztarria Komunikazio Taldeak zozkatu ditu asteburuko kontzertuetarako sarrerak. Bihar, ostirala, Desakato eta Huts taldeek kontzertua eskainiko dute 21:30ean, Sanagustin kulturgunean. Igandean, berriz, Oiasso Kamerata taldearen emanaldia izango da, Soreasu antzokian, 19:00etan hasita. Uztarriak kontzertu bakoitzerako Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan parte hartu duten bazkideen artean.

Bazkide ugarik parte hartu dute bi zozketetan, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Maitere Azpillagak eta Joxe Aiertzak irabazi dituzte Desakato eta Huts taldeen kontzerturako sarrerak. Amaia Garatek eta Mari Karmen Bordak, berriz, igandeko emanaldirako bina sarrera eskuratu dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide