Izena eman daiteke astelehenean egingo duten HH5eko haurrentzako eskulan tailerrean

Julene Frantzesena 2022ko mar. 31a, 15:56

Udal Liburutegian bertan izango da saioa, eta bihar izango da tailerrean izena emateko azken eguna.

Udal Liburutegiak antolatuta, Haur Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleentzat eskulan tailerra izango da astelehenean, apirilaren 4an. Udal Liburutegian bertan izango da saioa, eta oraindik ere eman daiteke han parte hartzeko izena; bihar, ostirala, izango da horretarako azken eguna. Liburutegian eman beharko da tailerrerako izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide