Zozketa

Liher eta Lamiak taldeen kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2022ko api. 4a, 10:00

Ostiralean 22:00etan hasiko da emanaldia Sanagustin kulturgunean. Kulturaz  Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Liher eta Lamiak taldeek kontzertua eskainiko dute datorren ostiralean, apirilak 8, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan. Uztarria Komunikazio Taldeak Kulturaz Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriako bazkideen artean. Zozketan parte hartu nahi duten bazkideek honako lotura honetan eman beharko dute izena, eta osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Uztarriak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide