'Mundua bidegurutzean' izeneko hitzaldia emango du Adrian Zelaiak asteazkenean Ikasberrin

Mailo Oiarzabal 2022ko api. 4a, 08:11

Adrian Zelaia. (EITB)

Ikastolan Libre taldeak antolatu du solasaldia eta 19:00etan hasiko da, ikastolako hirugarren solairuko aretoan.

Adrian Zelaia Ekai taldeko lehendakari eta EHUko Ekonomia Aplikatuko irakasleak hitzaldia emango du etzi, apirilaren 6an, Azpeitian. Ikastolan Libre taldeak antolatu du solasaldia; 19:00etan hasiko da, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko hirugarren solairuko aretoan.

Mundua bidegurutzean izenburua du Zelaiak emango duen hitzaldiak, eta lau azpi-atal izango ditu: Gure eredu sozioekonomikoaren gainbehera; Covid-19 eta Berrabiatze Handia; Txina, Errusia eta Mendebaldearen arteko lehia (Errusia eta NATOren arteko talka); eta Europaren etorkizunerako aukerak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide