Azoka Plaza urdinduta, Autismoaren Nazioarteko Eguna dela-eta

Julene Frantzesena 2022ko api. 2a, 08:41

Azoka Plaza urdinez argiztatuta atzo. (Marea Urdina)

Ekintza horrekin Azpeitiko Udalak keinu egin nahi izan dio Marea Urdinari, beste hainbat urtetan bezala. Gaur ere urdinez argiztatuko du erakundeak eraikina.

Azoka Plaza urdinez argiztatuta egon zen atzo iluntzean eta gauean. Izan ere, gaur, zapatua, Autismoaren Nazioarteko Eguna da. Ekintza horrekin Azpeitiko Udalak keinu egin nahi izan dio Marea Urdinari, beste hainbat urtetan bezala. Gaur ere urdinez argiztatuko du erakundeak eraikina.

Bestalde, Marea Urdinak soinean zerbait urdina janzteko deia egin die herritarrei. Halaber, argazkiak eta bideoak bidaltzeko deia ere egin die horiei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide