Ainara Torviscorekin kick boxingaz solasean aritu dira Gaztelekuan

Maialen Etxaniz 2022ko api. 2a, 10:06

Ainara Torviscok urteak daramatza kick boxinga praktikatzen zein irakasten, eta haren bizipenak eta esperientziak ezagutzeko aukera izan zuten atzo arratsaldean Gaztelekura bertaratu zirenek. 

Askotariko gaiak jorratzeko asmoz, gonbidatu berezien bisitak jasotzen ari dira azken asteetan Gaztelekuko gazteak. Martxoan, esaterako, Rina Cabezaren solasaldia izan zen Gaztelekuan, eta transexualitatea izan zuten hizpide. Atzo, ostirala, bestelako gai bat lantzeko parada izan zuten gazteek. Hain zuzen, kick boxingean aritua eta gaur egun irakaslea den Ainara Torvisco azpeitiarraren bisita jaso zuten atzokoan, eta bertaratu zirenek haren bizipenak ezagutzeko aukera izan zuten, baita hari galderak egitekoa ere. Gazteren bat edo beste kirola praktikatzera ere animatu zen. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide