Kantu eta dantza, gogotik gozatu dute herritarrek Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Kuikui' ikuskizunarekin

Maialen Etxaniz 2022ko api. 2a, 20:00

Pailazoen azken ikuskizuna da Kuikui, eta euskara du ardatz. Abenduan aurkeztu zuten, eta gaurkoan Azpeitian egin dute geldialdia, Uztaro haurreskolak antolatutako hitzorduan. Kuikui ikuskizunaren bi emanaldi eskaini dituzte arratsaldean, eta bi txandetan jende ugari bertaratu da emanaldiaz gozatzera. 

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Kuikui ikuskizuna eskaini dute gaur arratsaldean Soreasu antzokian, eta gogotik gozatu dute emanaldietara bertaratu diren herritarrek. Bi emanaldi eskaini dituzte larunbat arratsaldez, aurrenekoa 16:00etan hasita eta bigarrena 18:30ean hasita, eta bi txandetan jende ugari bertaratu da Kuikui ikuskizunaz gozatzera. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizun berria da Kuikui, eta euskara du ardatz. "Aitor eta Mariren hizkuntza zaharrari arnas bideak topatze aldera, euskararen gaiari eutsi nahi izan diogu aurtengoan", diote pailazoek. Abenduan estreinatu zuten lana, eta orduz geroztik, herriz herri ari dira hori taularatzen. Gaurkoan Azpeitian egin dute geldialdia, Uztaro haurreskolak antolatuta. Beste urte batez, kantu eta dantza, gogotik gozatu dute pailazoen istorioez Soreasura bertaratu diren herritarrek. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide