Apezetxeak Berria erremonte txapelketako finala jokatuko du

Julene Frantzesena 2022ko api. 3a, 11:40

Apezetxea lurrean eta atzean Labaka, atzoko finalaurrekoan. (Oriamendi)

Aldabek eta biek lortu zuten atzo finalerako txartela, Labaka eta Urrutia II.a mendean hartuta. Partida guztian aurretik izan zen bikotea, eta horren isla izan zen bukaerako emaitza: 35 eta 19. Hilabete ez da Apezetxeak erremontean debuta egin zuela, eta lehen finala jokatuko du datorren zapatuan.

Ez da makala lortu duena: hilabete ez erremontean debuta egin zuela, eta Berria Txapelketaren finala jokatuko du. Oier Apezetxeak finalerako txartela eskuratu zuen atzo, Aldabe bikote zuela. Azpeitiar bat izan zuen lehian parez pare, azken urteetan txapel bat baino gehiago jantzi dituen Labaka eta Urrutia II.a, baina partidaren hasieratik nagusi izan ziren Apezetxea eta Aldabe, eta halaxe islatu zen hori emaitzean ere.

Erraztasunez irabazi zuten neurketa Apezetxeak eta Aldabek: 35 eta 19 amaitu zen lehia. Apezetxea izan zen, gainera, finalerdiko jokalaririk azpimarragarriena; izan ere, 11 tanto egin zituen sakez, eta piloteoan beste bost. Hiru norgehiagoka jokatu ditu hark profesionaletan orain arte, eta une gozoa bizi du, ez baitu oraindik galtzea zer den ikusi.

Finalean Loitegi eta Zaldua I.a izango dituzte aurrez aurre. Elkar ezagutzen dute bi bikoteek, ligaxkan elkarren aurka aritu baitziren; orduko hartan Apezetxeak eta Aldabek irabazi zuten neurketa, 35 eta 34. Dena den, ikusteko dago finalean zer gertatuko den. Berria Txapelketako azken neurketa Hernaniko Galarreta pilotalekuan izango da datorren larunbatean, apirilaren 9an.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide