Alex Txikon protagonista duen 'Anwar' filmaren aurrestreinaldia egin dute

Julene Frantzesena 2022ko api. 4a, 10:23

Atzoko aurkezpeneko irudi bat. (Alex Txikon)

Proiektu solidarioa da ikus-entzunezkoarena, Azpeitiko bizilagunaren bizipenez haratago, mendia, solidaritatea eta jasangarritasuna ere ardatz dituelako. Zapatuan Bilboko Euskalduna jauregian egin zuten ekitaldia, milatik gora lagunen aurrean.

Alex Txikon protagonista den eta Rosa Garciak zuzendu duen Anwar filmaren aurrestreinaldia egin zuten atzo, zapatua, Bilboko Euskalduna jauregian, milatik gora lagun han zirela. Proiektu solidarioa da ikus-entzunezkoarena, Azpeitiko bizilagunaren bizipenez haratago, mendia, solidaritatea eta jasangarritasuna ere ardatz dituelako.

Nepalen, Sierra Leonan eta Pakistanen grabatutako lana da Anwar, eta Txikonek Manasluko gailurra neguan zapaltzeko egindako saiakera du oinarrian. Izan ere, hura zortzimilako mendi batera egindako lehen espedizio ez-kutsakorra izan zen, eguzki panelak baliatu baitzituzten. Txikonek Eki fundazioaren lana ezagutzen du dokumentalean, garapen bidean diren herrialdeetan eguzki plaken proiektuak gauzatu izan dituen erakundearena. Hain zuzen ere, Pakistango eskola batean proiektu bat gauzatzen du Txikonek, Eki fundazioarekin elkarlanean.

Atzoko aurkezpenean bildutako dirua fundazio horretara bideratuko dute; izan ere, Afrikan instalazio fotovoltaikoak jarri izan ditu zentro sozialetan, ikastetxeetan nahiz osasun etxeetan. Ekitaldian parte hartu zuten Mikel Urdangarin abeslariak, eta han izan ziren, besteak beste Juanito Oiarzabal eta Juan Ramon Madariaga alpinistak eta BBK Mendi Film jaialdiko zuzendari Javier Bariazarra.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide