Urtea hasi zenetik, lapurreta kasu ugari izan dira herriko hainbat txokotan. Tabernetan nahiz saltokietan egin dituzte lapurretak, baita etxeetan ere. Azken asteetan ere sartu dira lapurrak herriko hainbat lokaletara, hala nola bi kafetegitara eta ile-apaindegi batera. Bart sartu dira lapurrak Ixiar Sanjuan ile-apaindegira, Uztarria.eus-ek jakin ahal izan duenez, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
Azpeitiko Udalak joan zen urtarrilean egin zien herritarrei tentuz ibiltzeko deia, lapurretak nahiz lapurreta saiakerak izan zirela eta. Izan ere, hainbat lapurreta egin zituzten aste haietan herrian. Harrezkero, beste hainbat ere izan dira: otsailean eta martxoan horietako batzuk, besteak beste.
Lapurreta susmorik izanez gero, honako telefono hauetara deitu dezakete herritarrek: 092 (Udaltzaingoa) edo 112 (Larrialdiak).