Udaberria, eta goiak zuri

Julene Frantzesena 2022ko api. 3a, 11:35

Xoxoteko aterpea eta ingurua zurituta. (Mikel Arregi)

Azpeitiko herrigunean gogotik bota zuen txingorra ostiral goizean, baina ordutik, mendi aldeak soilik daude zurituta. Izarraitzen, esaterako, elur dezente egin du.

Iragarrita zegoen, eta ez du hutsik egin: udaberriarekin, elurra iritsi da Euskal Herrira. Ostegunaz geroztik, tenperatura hotzak eta giro petrala izan dira bazterretan, eta elurra nahiz kazkabarrak izara zuriak utzi dituzte batean eta bestean. Azpeitiko herrigunean gogotik bota zuen txingorra ostiral goizean, baina ordutik, mendi aldeak soilik daude zurituta. Izarraitzen, esaterako, elur dezente egin du, eta neguko postal baterako moduko itxura hartu du. Argazkian ikus daitekeenez, gaur, igandea, oraindik zuri-zuri zeuden Xoxoteko aterpearen inguruak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide