Hegaztien bereizgarriez ikasi eta haientzako jantokiak egin dituzte haurrek Ekoetxean

Julene Frantzesena 2022ko api. 3a, 15:10

Haur bat hegaztien ezaugarriei buruz egin duten lanketan parte hartzen. (Ekoetxea)

Plastikozko botilak nahiz tetrabrick ontziak berrerabilita gauzatu dituzte janontziak. Aurretik, baina, hegaztien berezigarriak landu dituzte Ekoetxeara joan diren haurrek.

Hegaztientzako jantokiak egiteko tailerra gauzatu dute hainbat gaztetxok Ekoetxean. Plastikozko botilak nahiz tetrabrick ontziak berrerabilita gauzatu dituzte janontziak. 11:00etan hasi dute saioa, eta aurrena, hegaztien bereizgarriak landu dituzte han bildutakoek. Ondoren egin dituzte jantokiak. Gainera, parte hartzaile bakoitzak txorientzako janari poltsatxo bana jaso dute, jantokiak beren etxe inguruan edo lorategian jar ditzaten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide