Jardunaldi nazionalen aurkezpenarekin amaitu ditu antolatutako ekintzak Urola Erdiko GKSk

Maialen Etxaniz 2022ko api. 3a, 15:24

Ostegunetik hasita, kulturaren inguruko jardunaldiak egin ditu Urola Erdiko GKSk, eta atzo eman zioten amaiera antolatutako ekintzei. Goizean, apirilaren 9an Berriozarren egingo dituzten jardunaldien aurkezpena egin zuten, ondoren bazkariarekin jarraitzeko. Lur eta Eleneren kontzertuarekin borobildu zuten eguna. 

Joan zen ostegunean ekin zieten Urola Erdiko GKSko kideek kulturari buruzko jardunaldiei, Giza emantzipaziorako borrokak erakusketaren aurkezpenarekin. Ostiralean eskualdeko sortzaileen mahai-ingurua eta afaria egin zituzten Zestoan, eta atzo eman zieten amaiera antolatutako ekintzei Azpeitian. Goizean, Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) apirilaren 9an Berriozarren (Nafarroa) egingo duen jardunaldi nazionalen inguruko azalpenak eskaini zituzten Azoka Plazaren gaineko aretoan. Aurkezpena eginda, bazkaria egin zuten Azoka Plazan, 14:00etan hasita, eta horren ostean kontzertua eskaini zuten Lurrek eta Elenek. 

Oraindik eman daiteke izena apirilaren 9ko jardunaldi nazionalerako, Haginpe tabernan. 

(Argazkiak: Urola Erdiko GKS)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide