Arantzazura irteera antolatu du Elizbarrutiak hilaren 9rako

Maialen Etxaniz 2022ko api. 4a, 08:22

Irteera egiteko interesa dutenek Erdikaleko Agirre dendan, Sanjuandegiko Belaetxen edo Parrokiako bulegoan eman beharko dute izena osteguna baino lehen. 

Ohiturei eutsita, Arantzazura ibilaldia antolatu du Elizbarrutiak hilaren 9rako. Sinodo erako Elizaren alde lelopean egingo dute ibilaldia, eta 08:00etan aterako da autobusa Betharram aurretik. Bazkaltzeko ordurako itzuliko dira berriro Azpeitira.

Irteera egiteko interesa dutenek Erdikaleko Agirre dendan, Sanjuandegiko Belaetxen edo Parrokiako bulegoan eman beharko dute izena. Izena emateko azken eguna datorren osteguna izango da, apirilaren 7a. 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide