Mugikortasun Jasangarriaren Plana onartuko dute gaurko udalbatzarrean

Julene Frantzesena 2022ko api. 5a, 08:00

Apirileko udalbatzarra gaur izango da, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Mugikortasun Plana onartzeaz gain, hainbat kreditu aldaketa egingo dituzte, eta zenbait izapide kontu ere izango dituzte hizketagai.

Gaur, asteartea, izango da apirileko udalbatzarra, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Hainbat kreditu aldaketa egingo dituzte, eta zenbait izapide kontu ere izango dituzte hizketagai. Gainera, Mugikortasun Jasangarriaren Plana onartuko dute. Udalbatzarraren aurretik, gobernu batzarra egingo dute EH Bilduko eta EAJko ordezkariek.

Honako hau da gaurko bilkurako gai zerrenda:

1.- Udalbatzak 2022ko martxoaren 8an egindako akta onartzea.

2.- 2021eko aurrekontuen likidazioen berri ematea.

3.- Udalaren 2022ko aurrekontuan 1/2022 zenbakia duen kreditu aldaketaren berri ematea, kreditu txertaketaren bidez.

4.- Udalaren 2022ko aurrekontuan 2/2022 zenbakia duen kreditu aldaketaren berri ematea, kreditu gehigarrien bidez.

5.- Udalaren 2022ko aurrekontuan 3/2022 eta 4/2022 zenbakia duten kreditu aldaketak onartzea, kreditu gehigarrien bidez lehen kasuan eta konpromiso kredituen bidez bigarren kasuan.

6.- Hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga ordenantza fiskalaren aldaketa onartzea: hasierako onarpena.

7.- Azpeitiko Hiri-Antolamenduaren Plan Orokorreko Arana Ingurunea 4 H.E. Hirigintza eremuko 4.3. azpieremuko a.20.4.3.3 partzelan eraiki diren udal etxebizitza tasatuen aldaketak onartzea.

8.- Azpeitiko Hiri-Antolamenduaren Plan Orokorreko Arana Ingurunea 4 H.E. Hirigintza eremuko 4.3. azpieremuko a.20.4.3.3 partzelatan eraiki diren udal etxebizitza tasatuen behin betiko kalifikazioa onartzea.

9.- Azpeitiko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planari behin betiko onarpena ematea.

10.- Galderak eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide