Zetak taldearen kontzertua izango da maiatzaren 14an Sanagustinen

Julene Frantzesena 2022ko api. 4a, 11:29

Pello Reparaz Zetak taldeko abeslaria. (Zetak)

Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketa izango da egun horretan. Egitasmoa borobiltzeko, Zetak taldeak kontzertua eskainiko du 22:00etan hasita, kulturgunean. Dagoeneko eros daitezke emanaldirako sarrerak, hemezortzi euroren trukean.

Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketa izango da maiatzaren 14an, larunbatez, eta eguna borobiltzeko, Zetak taldearen kontzertua izango da Sanagustin kulturgunean. 22:00etan hasita eskainiko du emanaldia taldeak, eta dagoeneko eskuragarri daude emanaldirako sarrerak Kulturaz.eus-en webgunean, hemezortzi euroren trukean.

Zetak proiektuak musika elektronikoa du ardatz, eta Pello Reparaz da haren sortzailea. Vendetta taldearekin hainbat urtez aritu ostean, talde berria sortu zuen abeslari eta musikari nafarrak. 2019an kaleratu zuen lehen singlea Youtuben eta Spotifyn, eta bi milioi ikustaldi baino gehiago izan zituen. Gainera, 2020an bigarren diskoa kaleratu eta Gaztea Sarietan talde onenaren nahiz kontzertu onenaren sariak jaso zituen Zetakek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide