Gipuzkoako Batel Liga eta Gipuzkoako Txapelketa irabazi dituzte Telmo Deun elkarteko arraunlari azpeitiarrek

Andoni Elduaien 2022ko api. 4a, 15:31

Arraunlariak, bandera eskuratu ondoren. (Argazkia: utzitakoa)

Larunbatean ligako bandera eta atzo, igandea, Gipuzkoako Txapelketako bandera eskuratu zituzten Zumaiako arraun elkartean arraun egiten duten neska azpeitiarrek.

Zumaiako Telmo Deun arraun elkartean diharduten infantil mailako arraunlari azpeitiarrek Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuten atzo, igandea; Pasaiako (Gipuzkoa) badian aritu ziren neska arraunlariak. Larunbatean, Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia jokatu zuten, eta ligako bandera eskuratu zuten arraunlari azpeitiarrek. Gipuzkoako Txapelketako sailkatze estropada ere izan zen atzoko saioa.

Atzo, igandea, Gipuzkoako Txapelketako eta Federazio Sariko estropadak jokatu zituzten eremu berean, Pasaian. Ligan lortutako emaitza errepikatuz, Zumaiako infantil mailako neskek Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuten. Zarauzko eta San Juaneko ontzien aurretik amaitu zuten estropada, eta txapelketako bandera lortu zuten. Orain, Euskadiko Txapelketa dute aurretik Zumaiako arraunlariek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide