Ikasleei eta haien familiei zuzendutako zumba saioa izango da zapatuan

Julene Frantzesena 2022ko api. 6a, 08:11

Larunbateko saioa iragartzeko kartelerako erabili duten irudia.

Kirol Patronatuaren zumba ikastaroetan parte hartzen ari diren ikasleek soilik eman ahal izango dute saiorako izena. 10:00etatik 11:20ra izango da saioa, igerilekuaren eraikinean.

Kirol Patronatuak eskaintzen dituen zumba ikastaroetan parte hartzen ari diren umeei eta haien familiei zuzendutako saioa izango da zapatuan. Igerilekuaren eraikinean egingo dute zumba saioa, 10:00etatik 11:20ra bitartean. Ikasle direnek soilik izango dute ekintzan izena emateko aukera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide