Sanagustin kulturgunea dantzaleku bilakatuko da gaur gauean. Hilero ohikoa denez, areto dantzak egiteko aukera izango dute herritarrek, 23:00etatik aurrera. Besteak beste, salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuekin dantza egin ahal izango dute bertaratzen direnek.