Genero disidentziaz aritu da hizketan Iñigo Etxezarreta

Julene Frantzesena 2022ko api. 7a, 11:32

Atzoko hitzaldiko irudi bat.

Emakumeen Txokoak eta Azpeitiko Udalak antolatutako solasaldian generoa ezbaian jarri zuen Etxezarretak. Basazabal jauregian eskaini zuen saioa, eta besteak beste, identitateaz, kategorizazioaz, performanceaz eta aliantzez aritu zen hizketan.

Iñigo Etxezarretak hitzaldia eskaini zuen atzo Basazabal jauregian, Genero Disidentziak Zk izenburupean. Emakumeen Txokoak eta Azpeitiko Udalak antolatutako solasaldian generoa ezbaian jarri zuen Etxezarretak, eta beste forma batzuk ere izan zituen hizpide. Bereziki, maskulinitatean jarri zuen arreta hark, eta besteak beste, identitateaz, kategorizazioaz, performanceaz eta aliantzez aritu zen hizketan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide