Umorea eta musika eskutik, larunbatean eskainiko duten 'Golden Xey' emanaldian

Maialen Etxaniz - Urtzi Oteiza 2022ko api. 7a, 20:13

Golden Apple Quartetek Los Xey musika taldea zenari omenaldia egiteko sortutako ikuskizuna da Golden Xey, eta Soreasu antzokian eskainiko dute larunbatean, Azpeitiko Udal musika bandarekin batera. Asteak daramatzate entseguetan, eta horietan izan da Erlo Telebista, Loyola Garmendiarekin, Xabier Zabalarekin eta Unai Frantsezenarekin hitz egiteko. 

Golden Apple Quartetek, Xabier Zabala konposatzaileak eta Azpeitiko Udal Musika Bandak Golden Xey ikuskizuna eskainiko dute larunbatean Azpeitiko Soreasu antzokian. Golden Apple Quartetek Los Xey musika taldea zenari omenaldia egiteko sortutako ikuskizuna da Golden Xey, eta emanaldiaren nondik norakoak ezagutzeko, protagonistekin elkartu da Erlo Telebista. Umorea izango da emanaldiaren osagarri nagusietako bat, eta bertan parte hartuko duten guztiek –musikari, abeslari eta konposatzaile– herritarrei dei egin diete ikuskizunera bertara daitezen. Kantu ezagunak eskainiko dituztela aurreratu dute. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide