Zozketa

Liher eta Lamiak taldeen kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2022ko api. 7a, 17:35

Bihar 22:00etan hasiko da emanaldia Sanagustin kulturgunean, eta Kulturaz Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean.

Liher eta Lamiak taldeek kontzertua eskainiko dute bihar, ostirala, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan. Uztarria Komunikazio Taldeak Kulturaz Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Uztarriako bazkideen artean. Bazkide ugarik parte hartu dute zozketan, eta horien guztien zozketa egin ondoren, Arantzazu Aramendi eta Esteban Kanpos bazkideak izan dira irabazleak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide