Bi autok elkar jo dute goizean Ezkuzta parean

Anartz Izagirre 2022ko api. 8a, 09:39

08:30 aldera izan da ezbeharra, eta Ertzaintzak adierazi duenez, gidarietako bat Zumarragako ospitalera eraman dute zauri arinekin. Errepidea garbitzeko lanetan ari dira beharginak, baina une honetan ez dago auto ilararik.

Bi autok elkar jo dute gaur goizean, 08:30 inguruan, Ezkuztako gasolindegiaren parean. Ertzaintzak Uztarria.eus-i adierazi dionez, GI-631 errepidean Zestoako noranzkoan gertatu da ezbeharra, Ezkuztako gasolindegiaren parean. Gidarietako bat Zumarragako ospitalera eraman dute zauri arinekin. Une honetan errepidea garbitzeko lanetan ari dira langileak, baina ez da auto ilararik sortu bi noranzkoetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide