Zumba eta jolasa, familian

Mailo Oiarzabal 2022ko api. 9a, 16:36

40 bat lagun elkartu dira gaur igerilekuko azken solairuan Zumba Familian ekintzan parte hartzeko.

Kirol Patronatuaren umeentzako zumba ikastaroetan ibiltzen diren hainbat haur eta haietako bakoitzaren etxeko bat, zumba eginez eta jolasean elkarrekin ondo pasatzeko ekintza. Hori zen plana gaur goizean Udal Igerilekuan, eta asmoa bete dute.

40 bat lagun elkartu dira igerilekuko azken solaituan 10:00etatik aurrera, musikaren erritmora eta irakaslearen esanetara zumba koreografiak osatuz gorputza mugitzeko, Zumba Familian ekintzan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide