'Golden Xey' ikuskizunak Soreasu antzokia goraino bete du

Nerea Uranga 2022ko api. 9a, 20:09

Azken hilabeteetan prestatzen jardun duten Golden Xey musika ikuskizunaren emanaldia eskaini dute gaur, zapatua, arratsaldean Soreasu antzokian Azpeitiko Udal Musika Bandak, Golden Apple Quartet ahots taldeak eta Xabier Zabala konposatzaileak. Jendez bete da antzokia.

1940 eta 1950 hamarkadetan entzutetsua izan zen Donostiako Los Xey musika taldean oinarritutako musika ikuskizuna da Golden Xey ikuskizuna. Golden Apple Quartet musika taldeak sortu zuen, Xabier Zabala konposatzaileak egindako moldaketekin. Aurretik, beste musika bandaren batekin eskaini izan dute emanaldia, baina gaur, zapatua, Azpeitiko Udal Musika Bandarekin elkarlanean eskaini dute ahotsa, musika eta antzerkia uztartzen dituen saioa.

19:00etan hasi da Golden Xey emanaldia, Soreasu antzokia jendez bete-beteta zegoela. Bertaratutako jendeak gozatu ederra hartu du, eta txalo zaparradak izan dira kantu bakoitzaren bukaeran.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide