Elizkizunez beteta dator Aste Santua

Mailo Oiarzabal 2022ko api. 11a, 08:40

Azpeitiko parrokia.

Hitzordu  ugari izango dira gaurtik hasita larunbatera arte Azpeitiko eta inguruetako parrokietan eta hainbat elizetan.

Atzoko Erramu egunaren ondoren, gaurtik aurrera egunez egun ugaltzen joango dira Aste Santuko elizkizunak Azpeitiko eta inguruetako parrokietan eta hainbat elizetan. Ohi bezala, Ostegun eta Ostiral Santu egunetan ospatuko dituzte gehienak.

Hau da Azpeitiko Parrokiak zabaldu duen Aste Santuko elizkizunen egutegia:

Parrokian

Bihar, asteartea:

  • 20:00. Elkarteko penitentzia, bi hizkuntzetan.

Apirilaren 14a, Ostegun Santua:

  • 18:30. Azken Afariaren ospakizuna.

Apirilaren 15a, Ostiral Santua:

  • 11:00. Gurutz Bidea.
  • 18:30. Jaunaren Nekaldi-Heriotza.

Apirilaren 16a, Larunbat Santua:

  • 19:00. Bazko gau beila, bi hizkuntzetan.
Esklabetan

Gaur, astelehena:

  • 20:00. Elkarteko penitentzia, bi hizkuntzetan.

Apirilaren 14a, Ostegun Santua:

  • 17:00. Azken Afariaren ospakizuna, bi hizkuntzetan.

Apirilaren 15a, Ostiral Santua:

  • 17:00. Jaunaren Nekaldi-Heriotza, bi hizkuntzetan.
Loiolan

Apirilaren 14a, Ostegun Santua:

  • 18:30. Azken Afariaren ospakizuna.
  • 22:00. Ordu Santua, bi hizkuntzetan.

Apirilaren 15a, Ostiral Santua:

  • 18:30. Jaunaren Nekaldi-Heriotza.

Apirilaren 16a, Larunbat Santua:

  • 21:30. Bazko gau beila, bi hizkuntzetan.
Sierbetan

Apirilaren 14a, Ostegun Santua:

  • 18:00. Azken Afariaren ospakizuna, gaztelaniaz.

Apirilaren 15a, Ostiral Santua:

  • 17:00. Jaunaren Nekaldi-Heriotza, gaztelaniaz.

Apirilaren 16a, Larunbat Santua:

  • 19:00. Bazko gau beila, gaztelaniaz.
Urrestillan

Apirilaren 14a, Ostegun Santua:

  • 19:30. Azken Afariaren ospakizuna.

Apirilaren 15a, Ostiral Santua:

  • 18:00. Jaunaren Nekaldi-Heriotza.

Apirilaren 16a, Larunbat Santua:

  • 19:00. Bazko gau beila.
Matxinbentan

Apirilaren 14a, Ostegun Santua:

  • 18:00. Azken Afariaren ospakizuna.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide