Aizpurutxora mendi irteera antolatu du Baigerak

Ane Olaizola 2022ko api. 11a, 11:46

Hilaren 30ean egingo dute irteera, eta 09:00etan elkartuko dira Azkoitiko auzora joateko, anbulatorio aurreko autobus geltokian. Aizpurutxon, berriz, hamaiketakoa izango dute.

Baigera jubilatuen elkarteak Azkoitiko Aizpurutxo auzora mendi irteera antolatu du hilaren 30erako, larunbata. Hara joango direnek 09:00etan elkartuko dira anbulatorio aurreko autobus geltokian, eta Aizpurutxora iristen direnean, hamaiketakoa egingo dute hango Itziar jatetxean. Mendizaleek 12 euro ordaindu beharko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide