'Nubes de caucho' fanzinearen aurkezpena egingo dute bihar Gaztetxean

Ihintza Elustondo 2022ko api. 12a, 15:00

"Sistema kapitalistaren espresio guztiak ezbaian jartzea" da fanzinearen helburua. 18:00etan hasiko da aurkezpena, eta ondoren, solasaldia izango da.

Nubes de caucho (Ekaitzean argigune) 2021ean Lasarte-Orian (Gipuzkoa) jaiotako fanzinea da, eta bihar, asteazkena, haren aurkezpena egingo dute Azpeitiko Gaztetxean. Fanzineak helburu argia dauka: "Sistema kapitalistaren espresio guztiak ezbaian jartzea eta antolakuntzaren kultura hedatzea". Proiektuaren sustatzaileak izango dira Gaztetxean, 18:00etatik aurrera, haren nondik norakoak azaltzen, eta ondoren, solasaldia izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide