Hondakin komertzialen bilketan aldaketak izango dira Aste Santuko egunetan

Ihintza Elustondo 2022ko api. 13a, 08:00

Hondakin komertzialak, saltoki baten atarian.

Aste Santua dela eta, datozen egunetan 10:00etan egingo dute hondakin komertzialen bilketa.

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, Aste Santuko egunetan aldaketak izango dira hondakin komertzialen bilketan, eta ostegunetik astelehenera bitartean, 10:00etan egingo dituzte bilketak. Etzi, osteguna, errefusa bilduko dute. Ostiralean, papera eta kartoia jasoko dituzte. Larunbatean, organikoa bilduko dute. Eta azkenik, datorren astelehenean, organikoa eta errefusa jasoko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide