Igarako errota ezagutzeko aukera izango da datozen egunetan

Ihintza Elustondo 2022ko api. 13a, 08:30

Hainbat herritar Igarako errota bisitatzen, martxoan. (Ekoetxea)

Bihartik igandera bitartean, apirilaren 14tik 17ra, egingo dituzte bisitak –bi egunak barne–, 12:00etan. Loiolan dagoen XVIII. mendeko ur errotak nola funtzionatzen duen ikusteko aukera izango dute herritarrek saioetan.

Aste Santua dela eta, Igarako errotan bisita gidatuak izango dira datozen egunetan, Ekoetxeak antolatuta. Hala, Loiolan dagoen XVIII. mendeko ur errotak nola funtzionatzen duen ikusteko aukera izango dute herritarrek: uraren indarra aprobetxatuz, arto irina egiteko baliatzen dute errota. Bihartik igandera bitartean, apirilaren 14tik 17ra, egingo dituzte saioak –bi egunak barne–, 12:00etan. Bisitetan parte hartzeko ez da aurrez izenik eman beharko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide