'Nubes de caucho' fanzinea aurkeztu dute Gaztetxean

Ihintza Elustondo 2022ko api. 14a, 15:00

'Nubes de caucho' fanzinearen sustatzaileak proiektua aurkezten. (Azpeitiko Gaztetxea)

"Sistema kapitalistaren espresio guztiak ezbaian jartzea eta antolakuntzaren kultura hedatzea" helburu dituen proiektuaren aurkezpena egin dute Gaztetxean.

Nubes de caucho (Ekaitzean argigune) fanzinearen aurkezpena egin zuten atzo, asteazkena, Azpeitiko Gaztetxean. 2021ean Lasarte-Orian (Gipuzkoa) jaiotako fanzinea da, eta helburu argia dauka: "Sistema kapitalistaren espresio guztiak ezbaian jartzea eta antolakuntzaren kultura hedatzea". Proiektuaren sustatzaileak izan ziren atzo Gaztetxean, haren nondik norakoak azaltzen, eta ondoren, solasaldia izan zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide